Aurten ere, garizumaren hasieran gaude. Gogoetarako aldi egoki honetan, Parrokiako eliz kideekin batera, Piztuera Pazkorako bidean sartuko gara. Otoitzaldi, hausnarketa eta ospakizun biziak egiteko aukera izango dugu, kristau senidetasun espirituak bultzaturik.

Ospakizun hauetara gonbidatzen zaitugu. Zeure senide eta adiskideen artean ere zabal egizu dei hau:

Otsailak 18, asteazkena, Hausterre Eguna: Errosario Santua 19:40etan, jarraian Eukaristia eta errautsa ezartzea.

Garizumako Bariku guztietan (*): Gurutz-bidea 19:00etan ospatuko da eta jarraian Eukaristia.

Martxoak 18, asteazkena (*): Doloretako Amaren Bederatziurrena, Kristoren Eskolaren  Zaindaria. Errosario Santua 18:40etan, gero Bederatziurrena eta ondoren Eukaristia.

Martxoak 22, domeka: Iganderoko 12:30etako Mezaren ostean, Eskolako Otoizlekuan, Anai-Arreba berrien Profesaren ospakizuna.

Martxoak 27, ostirala (Doloretako Barikua): Errosario Santua 18:40etan,  Kristoren Eskolaren Anaia-Arreben Elkartasun-Meza eta jarraian elizbira gure patroiarekin. Ahalegindu zaitez parte hartzen, Kristoren Eskolaren bizitzan garrantzia handiko ospakizun honetan.

(*) Garizumako barikuetan eta Bederatziurrenean, 18:30etan hileta-elizkizunik balitz, Gurutz-bidea eta Bederatziurrena 19:30etan ospatuko dira, mezarik gabe.