
Urduñako Kristoren Eskola Santuak espiritua lantzeko ideia izan zuen eta horrela sortu zen, klerikoen eta sekularren artean. Arautegiaren 7. artikuluan horrelaxe agertzen da:
Eskola santuaren helburua da sartzen direnen espiritu-probetxua izatea, Jainkoaren nahia asetzeko asmoa eta norberaren baldintzen eta egoeraren araberako hobetze-lana osatuz.
Kristoren Eskolaren hasierako asmoa da beraz, ikastea. Erlijio-erakunde honetako Ikasleak, gizonezkoak ez dira inoiz hirurogeita hamabi baino gehiago izango probetxu eta ezagupen hobea izate aldera: hogeita lau apaiz eta berrogeita zortzi sekular. Hori hasierako garai batean izan zen. Ordutik, apaiz-kopurua txikiagoa den neurrian, sekularrak gehiago izan daitezke zenbaki osoa betetzeraino. Ikasleen zenbakia ez da ausazkoa, Kristok ikaslerik munduan zehar irakasteko erabili zuen idazkian hartzen du oinarri.
“Horren ostean, beste hirurogeita hamabi hartu zituen eta binaka bere aurretik bidali zituen Berak bisitatuko zituen hirietara eta lekuetara”. (Lucas 10, 1-2).
Urduñako Eskolaren hasierako garaitik hona sartzeko asmoa duten guztiak hartu dira ( nobizioak diren sekularrak). Horiek “ ariketara hurbiltzen dira,lan irakasleei laguntzen diete lan batzuetan ( batez ere Aste Santuko eginbehar publikoak) eta “profesa” eskuratzen saiatzen dira, kristautasunaren bertuteak praktikan ipintzen”.
Anaia nobizioa izateko eskaera Eskolako Artxibategian egin beharko da eta hori gauza dadin hiru baldintza bete beharko dira: 14 urte izatea; moral eta erlijio-mailan jarrera bikaina izatea eta Sakramentu Santuetara joatea. Adintsuen batzarrak erabakiko du obedientzia eta diputatuen informazioa jaso ostean. Hautaketa-prozesuan guztion aho batez edo isilpeko bozketa egingo da.
Ikerketan eta eztabaidan zenbait urte eman ostean, 2005. urtean, Eskola Osoan, Kristoren Eskolan emakumezkoak ere onartzen dira. Sartu ahal izateko arautegiaren aldaketa egin beharko zen ezinbestean, Elizaren aginteak horrelaxe eskatzen baitu. “Gizonezko” hitza kentzen da eta horren ordez, pertsona idazten da. Era horretan emakumeak eta gizonak eskubide eta behar berak izango ditu.