Bere helburuak eta kultu-ekitaldiak zabaltzeko, Kristoren Eskola Santuak, duela urte askotik, Aste Santuko egitarau xume bat argitaratzen du. Argitalpen hau anai-arreba guztiei helarazten zaie eta hirian, Ruzabalgo Batzarrean eta Arrastaria haranean banatzen da.

Web orria daukagunetik, hemen ere eskura daukazue, Jesukristo Jaunaren Pasioaren, Heriotzaren eta Berpizkundearen eta bere Ama Santuaren doluminen ohoretan egiten diren gurtza handiak zabaltzeko, gure hirian.