
Hauek Aste Santuan erabiltzen diren identifikatzeko eta irudikatzeko objektuak dira.
Halaber, gogoeta-elementuak ere izaten dira.
ZUTOIHALA
Bandera karratu handia da, bi izkina ditu eta beraien artean lihazkiak. 1’89 x 2’96 metroko neurria dauka. Luzaeran 4 metro inguru ditu. Desfiletan Eskolako ikurra izan da eta bada ere. Eskolako koloreak eramaten ditu. Beltza da eta erdian gurutze zuri bat goitik behera eta ezkerretatik eskuinetara. Anaia batek eramaten du, Ostegun eta Ostiral Santuko prozesio guztietan aurrean doa. Batzuetan Parrokiako Gurutzea agertzen da lehenago.
ESKOLAKO ESTANDARTEA
Estandartea da Kristoren Eskolako intsignia esanguratsua. Aurrez aurre, belus gorriaren gainean San Felipe Neri zaindariaren irudia agertzen da. Urrezko haria eta harribitxia. Atzealdean, urrezko hariz eginda honakoa agertzen da: Urduña hiriko Kristoren Eskola Santua.
Loria-estandartea den neurrian, ez du Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioetan parte hartzen. Bai agertzen dela Berpizkunde-igandean, Jainko berpizkundearen aurretik eta Eskolako zuziek lagundua. Eskolako intsignia esanguratsua denez gero, Eskolako ekitaldi eta prozesio batzuetan hartzen du parte. Idazkari-anaiak eramaten du.
Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren Estandartea (K.E.I.O.)
Urduñako Kristoren Eskola Santua institutuan sartu zenean hasi zen Urduñako prozesioetan ateratzen. Bedeinkazioa jaso zuen eta 1972. urtean atera zen lehenengo aldiz. Barnealdekoa beltza da, Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren armarria darama, bihotz gorri baten barruan gurutze bat. Beix kolorearen gainean, okre kolorekoa eta laranja kolorekoa. Horien gainean, orla-idatzia: “Amor meus Crucifixus est” ( amodioa gurutzean dago). Atzealdean, brodaturik: Kristoren Eskolen Institutu Organikoa. Urduñako Eskola. MCMLXX. I. O. E. C. Hau Ostegun eta Ostiral Santuetan baino ez da ateratzen.
Erromako guardiaren kaboak, Eskuadraren ibilbidea zabaltzen duena, eskuineko eskuan ezpata darama eta ezkerrekoan, Inperioko Gudarosteko ezaugarria. Elementu profano hau edo “senatus” Erromako legioetan ematen den bereizketa-marka da. S.P.Q.R., siglek honakoa diote: Senatus Populusque Romanus: Senatua eta Erromako Herria.
ELEMENTUAK
Triangelu-formako lau estandarte dira. Bakoitzean, oleoz eginda, Naturaren elementuak: Lurra, Ura, Airea eta Sua. Ateratzeko herrestan eramaten dira. Era horretan, Kristoren heriotza izan ostean, natura umildu eta arrastatu egin dela adierazi nahi da.
HEZURRAK
Penitenteen ilara handien artean, Anaia batek garezurra eta gizakien berna-hezurrak daramatzan erretilua darama.
KLAXONAK
Urduñako Aste Santuan klaxonak ohikoak dira. Jarraigo batzuek daramaten isiltasunak klaxon tristeek eta goibelek baino ez dute apurtzen. Bestelako ibilbideetan, bandek zabaltzen dutenean-Erromako Guardia eta Musika Banda- isilean doaz une batzuetan, Urduñako soinu hori prozesioaren barruan eta kanpoan sentitzeko.
PIFANOA ETA DANBORRA
Gizakien berna-hezurrez itxurako egurrezko pifanoa, soinu zorrotza duena prozesioan kontrastea egiten du danbor gozakaitzaren soinua ateratzen baitu; hots, tenkatu gabeko larrua. Hau Ostiral Santuko arratsaldean baino ez da ateratzen Pregoien Prozesioarekin batera. Tresna biek, melodia tristea dutenak, dolu eta atsekabe handia eragiten dute Kristo hil zen unean.
SUDARIOAK
Ostiral Santuko Hileta Santuko Prozesioan baino ez dira ateratzen. Anaiaren inguruan, hezurrak eramaten dira. Tunika zuriko Anaia biek odolez zikindutako mihise bi eramaten dituzte eskularruez harturik. Tunika luzeen bukaeran bi umek hartzen dituzte. Ume bi horiek, nagusiek bezalaxe, tunika eta eskularru zuriak daramatzate.
INTSIGNIAK
Urduñako hirian, bederatzi penitenteri esaten zaie, hiruko ilaratan Ostiral Santuan Hileta Santua eta Lignum Crucis egiten dutenak. Bakoitzak Kristoren Pasioko “Intsignia” eramaten du: zarten zutabea, arantzez eginiko koroa daraman erretilua, Gurutzea, iltzeak daramatzan erretilua, zartenenekoa, mailua eta kurrika daramatzana, belaki-kanabera, saihetsa pasatu zuen lantza eta hebreeraz, grekoaz eta latinez egindako inskripzio-taula: “ Narazeteko Jesus, juduen Erregea”.
PENITENTZIA-GURUTZEA
70 kilokoa, Urduñako Aste Santuko penitentzia-espirituaren isla da. Gurutzea oinutsik doazen bi Anaiak eramaten dute. Ondoan, petroliozko zuziak daramatzaten hamabi Anaia dira. Orain dela urte gutxira arte, Gurutzea Anaia batek eta berak aukeratzen zuen zirineoak eramaten zuten. Gaur egun, Aste Santuan hiru txanda osatzen dira promesa betetzeko eskaera handia baita.