Santa escuela de Cristo, procesiones, Semana Santa, Orduña

Kristoren Eskolak Santuak Pasio-astean Urduña hirian zortzi prozesio egiten ditu.

Lau egunetan burutzen dira.

Erramu-igandea – Palmondo bedeinkazioa eta Prozesioa

Eguerdian, Parrokiako Gurutzea ateratzen da apaizekin batera Burdin kalean zehar, Foru plazara ailegatzeko. Lehenago, plazako kioskoan Garaipena pasoa dago, Kristo, astoa eta horren kumea. Ebanjelioa egin ostean kioskotik palmondoen eta erramuen bedeinkazioa egiten da. Ibiliz eta abestuz prozesioa osatzen da, Parrokiako Gurutzea, Pasoa, apaizak eta musika-banda.

Jarraigoa Kristoren Eskolako Anaiek eta herri osoak osatzen dute. Aipamen berezia da umeak Kristoren Eskolakoek emandako palmondoak harturik aritzen direla. Behin Parrokian gaudela eta irudia presbiterioan kokaturik, Meza Nagusiari ekiten zaio.

Ostegun Santua – Afari Santua eta Oleoak

Ostegun Santuko arratsaldean bigarren prozesioa egiten da: Afari Santua eta Oleo santuen harrera. Lehenago Otoiztegian, Anaia berrien tunika sakratuen bedeinkazioa egin da.

Ibilbidea Parrokiako Gurutzeak hasten du, Eskolako Zutoihala prozesioan ateratzen da Anaien sorbaldan. Pasoak: Afaria, Soroko Otoitza, Zigortzea, Epaia, Gurutzea Sorbaldan, San Joan eta Doloretakoa. Halaber, Erromako Guardia bertan dago. Horretan kabo bat eta hogei soldadu dira. Horietatik, seik korneta eta danbor-banda osatzen dute ibilbideen erritmoa markatuz, Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren Estandartearekin Batera (K.E.I.O.). Bukaeran, apaiz nagusia eta Urduñako Santa Zezilia Musika-Banda.

Prozesioaren bukaera igarota, Familia Sakratuaren elizaren parean, apaiz nagusia elizaren atarira hurbiltzen da. Bertan Anaia bat eta beste sei anaia zain ditu Apezpikuak Meza Krismalean bedeinkaturiko Oleo Santuak eskuan.

Ibilbidea hauxe da: Andra Mari parrokia, Foru plaza, Aduana atzean, Foru plaza, Artekale eta Andra Mari parrokia.

Prozesioa amaitu delarik, Jainkoaren Afari-meza izaten da. Bertan,”Ikuzketa” egiten da. Jainkoaren adibideari jarraituz, apaizak Kristoren Eskolako 12 Anaiei garbitzen dizkie oinak. Elizkizuna amaiturik hauek Guztiz Monumentuaren Prozesioari eskolta emango diote, prebisteriotik kaperara gordelekuraino.

Ostiral Santua – Gurutzea

Ospakizun hau egin aurretik, goizaldeko 4:00etan Anaien eta Urduñako herriari deia egiten zaie. “KLAXONEK” hiriko izkinetan eta kanpoaldean jotzen dute. Abisuak emateko ardura duten bi Anaiak goiz hasten dira eta asabek egiten zuten bezala, soinuarekin auzokideak esnatzen dituzte gizateriarentzat egun honetan penitentzian parte hartzera gonbidatuz.

Goizaldeko 5:00etan, Eskolako Otoiztegian hasita hiriko elizetako Kristo-monumentuak bisitatzen dira. Eskolako Zutoihalaren atzetik kandela eskuan Anaien bi ilara ikus daitezke. Erdian Penitentzia-Gurutzea baino ez. 70 kiloko gurutzea oinutsik doazen bi Anaiak eramaten dituzte. Ondoan petroliozko zuziak hartuta hamabi Anaiak argitasuna ematen dute. Atzealdean, Apaiz Nagusiak eta Klaxonek egun tristea datorrela iragartzen dute. Beraiekin batera urduñar asko agertzen dira Guztiz Santuaren Egonaldian parte hartzeko.

Andra Mari parrokiako monumentuaren aurrean hasten da eta Burdin kalean jarraitzen du, Foru Plaza, Familia Sakratuaren Eliza, non Sakramentuaren aurrean egonaldia egiten da. Antigua pasealekua, Antigua auzoa Antigua santutegira heldu arte. Bertan, egonaldiaz gain, hiriko zaindariari hiru Agur Maria esaten zaizkio.

Egindako bidea alderantziz eginda eta Antigua pasealekutik aurrera, berriro ere Foru plazako Familia Sakratuaren elizaraino heltzen da, Egonaldia eta gogartea egin ondoren, Foru plazatik eta Artekaletik jarraitzen dute Parrokiara iritsi arte. Bertan, Monumentu aurrean azkenengo Egonaldia osatzen da.

Ostiral Santua – Elkartzea

8:45ean Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren Estandartea (K.E.I.O.) hasita, Parrokiatik, Veronika eta Doloretakoa ateratzen dira Artekale, Transantiago eta kale Zaharra pasatuz Foru plazara iritsi arte.

Beste alde batetik eta Parrokiatik, Eskolako Zutoihala, Gurutzea Sorbaldan, Penitentzia-Gurutzea, Erromatarren Guardia eta San Joan ateratzen dira. Harategitik pasatzen dira Foru plazara heldu arte.

Jarraigo biek hiriko plazan bat egiten dute Kristoren eta amaren elkartzea irudikatzeko Mingotasun kalean. Lehenengo Veronika mihisea hartuta hurbiltzen da eta Bera, gurutzea daramala, zapian uzten du aurpegiaren irudia. Aurrerago Ama eta Semea elkartzen dira.

Bukatzeko, prozesioa Artekaletik Parrokiaraino joaten da. Aurrean, Eskolako Zutoihala. Honen atzean, Penitentzia Gurutzea, Erromatarren Guardia, Veronika, Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren estandartea (K.E.I.O.), San Joan eta Ama Doloretakoa.

Ostiral Santua – Kalbarioa eta Gurutze-Bidea

Goizeko 11:00etan, Ostegun Santuan egindako ibilbidean, Anaiek eta herriak Kristoren pasioaren gaineko bertsoak botatzen dituzte. Hau bestelako prozesioa da. Ez dago danborrik, ez musikarik. Erritmoa bestelakoa da. Jarraigoak otoiz egiten duen fedea publiko bilakatuz. Prozesio honetan parte hartzen dutenak zuzi birekin ateratzen dira: Zutoihala Gurutzea Sorbaldan, Penitentzia-Gurutzea, Jesus Eroria, Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren Estandartea, Barkamen-Kristo, San Joan, Ama Doloretakoa eta Eskolako Kristo. Apaizak daraman Gurutze horrek prozesioa maila handiko lekua hartzen du eta urtean zehar asteko ariketan Otoiztegiko leku nagusia hartzen du.
 
Prozesioaren bukaeran, Parrokian Gurutze-Bidea hasten da. Hau herritarren sustraia dena, Urduñako Aste Santuko une erlijiosorik inportanteena izan daiteke.

Egonaldi batzuen bukaeran, Urduñako Abesbatzak eta Santa Zezilia bandak laguntzen dute errukian. Herriak Hamabigarren Egonaldiaren testua abesten du eta Apaizak Jesus hil dela esaten duen unean, elkarte biek “ Hil egin zen” abestia kantatzen dute.

Gurutze-Bidea amaiturik bertan dauden guztiek (Eskolako Anaiak eta Herritar guztiak ) Lignum Crucis erlikiak eramaten dituzte.

Ostiral Santua – Pregoiak

Berriro ere, 16:30ean Eskolako Zutoihalak prozesioari hasiera ematen dio. Otoiztegitik anaien bi ilara ateratzen dira Pifanoaren  (pertsona baten tibia irudikatzen duen musika-tresna) eta Danbor gozakaitzaren soinuarekin. Bi ilaren artean, pifanoarekin eta danbor gozakaitzarekin batera, Anai batek Hezurrak eramaten ditu. Gizasemearen garezur baten aurrean bi tibia agertzen dira. Atzean, Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren estandartea eta lau zutoihal. Lau horiek Naturaren Elementuak irudikatzen dituzte: lurra, ura, airea eta sua. Zutoihalak lurrarekin topo egiten duen soinuak atsekabea eta hoztasuna adierazten ditu. Pifanoak eta danbor gozakaitzak aldiz, hondamendia, dena amaitua dago. Irakaslea hil da.
Amaieran, zuziak eta Apaizak Eskolako Kristoa daramana. Honen atzetik Klaxonak harturik, bi Anaia.

Ibilbidea Parrokiatik ateratzen da, Foru plazatik pasatzen da Familia Sakratuaren elizaraino. Presbiterioko eskaileretan meditazioa egiteko tresnak: Eskolako Kristo, Elementuak, Hezurrak, Zutoihala, Klaxonak. Oinetan, Anaien ilarek abesten dute elizako erdi-erdian. Klaxonen soinua entzun ostean, Anaiak belaunikatzen dira lurra musukatzeko eta belauniko, abesteei ekiten diote, “Pregoien Abestia” bi ahotsetan.

Leku beretik bueltatzen da eta Parrokiako presbiterioan Familia Sakratuan izandako elizkizuna egiten da abesti bera eginez. Prozesioa Eskolako Otoiztegian amaitzen da.Gurutze-bidea amaiturik bertan dauden guztiek (Eskolako Anaiak eta Herritar guztiak ) Lignum Crucis erlikiak eramaten dituzte.

Ostiral Santua – Hileta Santua eta Lignum Crucis

19:00etan eta Parrokian Jainkoaren pasioa eta heriotzaren gaineko elizkizun liturgikoak izan ostean, Prozesio Orokorrari ematen zaio hasiera. Horretan, Pasoak eta Intsigniak batera doaz aurreko eguneko ibilbidea errepikatuz.

Ibilbidearen hasieran Parrokiako Gurutzea: Zutoihala, Veronika, Jesus Eroria, Agonia-Kristo, Penitentzia-Gurutzea, Heriotza, Barmanen-Kristo, Jaitsiera, Pietatea, Erlikia-Hobia, Erromatarren Guardia, Kristoren Eskolen Institutu Organikoaren Estandartea, Intsigniak eta Hil-Oihalak, Hezurrak, Elementua, Klaxonak, Lignum Crucis, San Joan eta Ama Doloretakoa. Jarraigoaren bukaeran Apaiza, akolitoak eta Santa Zezilia Banda.

Pizkunde-igandea – Elkartzea

Berpizkunde-igandeko eguerdian, Elkartze-prozesioa hasten da Urduñako parrokian. Prozesioaren hasieran, Parrokiako Gurutzea, Eskolako Zutoihala eta bi zuzi, Jainko berpiztua eta Apaiza. Lehenago, beste ibilbide batean Bakardade Birjina atera da Harategi kalearen bukaeran geratzen dena plazatik ez ikusteko toki batean.

Burdin kalean zehar jarraigoa isilean doa Foru plazara heldu arte. Parrokiako gurutzea plazan bertaratzen denean, Foru plazako beste muturrean Birjina agertzen da eta Seme berpiztuarekin elkartzen da. Santa Zezilia bandaren martxaren alaia agertzen da eta Jainkoaren berpizkundea iragartzen duten suziriek ere gora jotzen dute.

Prozesioak jarraitzen du: Parrokiako Gurutzea, Eskolako Zutoihala, Jainko berpiztuaren eta Bakardade Birjinaren Pasoak, Apaizak, musika-banda eta herria. Guztiak Foru plazatik eta Artekaletik parrokiara doaz. Prozesioa amaitzen denean, Meza Nagusia hasten da.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar