Santa escuela de Cristo, procesiones, Semana Santa, Orduña

jarduera-arriba

Urduñako Kristoren Eskola Santua ezaguna da batik bat Aste Santuko prozesioengatik. Esan den bezalaxe, kanpora begira egiten den jarduera da hau. Desagertu zen Vera Cruz taldeak egiten zuen lan gupidatsua burutzean datza.

Halere, Eskolako lan-jarduera urtean zehar burutzen da. Oinarria Asteko ariketak, edo “otoitzak” dira. Urteko igande guztietan, jai nagusietan izan ezik, otoiztegian egiten dira ariketok. Gaur egun, 12:30eko Eukaristia hasi aurretik Anaiak biltzen dira eta hasiera ematen diote. Kristo Santuari jarraitzen diote, hau Anaia-idazkariak eramaten du lau zuzirekin batera. Aldare Nagusian dagoen idulkian kokatzen da meza nagusia amaitu arte. Amaitutakoan, otoiztegira bueltatzen dute ariketa amaitu arte zuziak sutan izango dira.

BESTELAKO ELIZA-JARDUERAK:

San Felipe Neriren festa, maiatzaren 26an. Kristoren Eskolako aitzindariaren jaia data horren gertuko igandean egiten da. Komunio orokorra egiten da egun horretan. Otoiztegiko aldarean uzten diren Santuaren erlikiak  musukatzen uzten dira.

Gorpuzki-eguna. Anaiek mezatan eta hirian zeharkako prozesioan parte hartzen dute. Kristoren Eskolak prestatzen du Parrokiako kideentzako prozesio hau.

Gorpuzki-infrazortzigarrena. Kristoren Eskolako Anaiek Otoiztegian eukaristia egiten dute.

Santa Cruzen Gorespen-jaia, >irailaren 14an. Igandean egiten da. Anaiak Antigua santutegian elkartzen dira, Barkamen Kristo dagoen tokian. Irudi honen gaineko festa da eta Lignum Crucis erlikiak musukatzen uzten dira.

Halaber, Eskolak hildako Anaien hiletetan eta otoitz-uneetan parte hartzen du eta arazoren 1a izan baino lehenagoko igandean azken urtean zehar hildakoen Meza egiten du.

Parrokiako ospakizunak eta jarduerak. Halaber, Kristoren Eskola edo Anaia bezala Parrokiako eta diozesiko ospakizunetan eta jardueretan parte hartzen da. Gabonetako festetan Otoiztegian jaiotzea ipintzen da eta asteko ariketak bertan behera geratzen dira.

GARIZUMA eta ASTE SANTUA. Hausterre-egunean hasten da Eukaristian parte hartzen eta hautsa ipintzen.

Garizumaren ostiral guztietan, arrosario-otoitzean parte hartzen da. Geroago, Gurutze-Bidean parte hartzen da. Bertan idazkariak igandeko ariketen Kristo eramaten du aldean zuzia daramaten lau Anaiarekin batera. Eukaristia amaitzen den unean, jarduera ere amaitu egiten da.

Garizumaren bosgarren astearen asteazkenean, Urduña Kristoren Eskola Santuko zaindaria den Andre Mari doloretakoaren bederatziurrena hasten da.

Erramu-igandea baino lehenagoko igandean, Eskolan sartzeko tokirik egonez gero, Ariketak egin ordez, Botoak egiten dituenaren Errituala egiten da.

Dolu-ostiralean ekitaldia baino bi ordu lehenago banan-banakako aitortza egiten da. Arrosario santua otoizten da, Meza Nagusia eta Otoiztegian Anaiek bilera amaitzen dute. Erritual-otoitzak egin ostean, Aste Santurako izendapenak, eginbeharrak eta prozesioak egiten dira. Egun horretan ematen zaio hasiera Aste Santuari.

Hurrengo egunean, larunbata, Otoiztegian Pasoaren nagusiak biltzen dira pasoak prestatzeko eta ateratzeko. Apaindu egiten dira eta Parrokia eta Otoiztegi barruan geratzen dira hurrengo egunetako prozesioetan atera ahal izateko.

Aste Santuan zehar, Eskolako Anaiek jarduera Liturgikoetan Aritzen dira Andra Mari parrokian::

Erramu-igandea: Meza Nagusia.

Ostegun Santua: Jainkoaren afari-meza, Ikuzketa eta Guztiz Santuaren prozesioa.

Ostiral Santua: Liturgia-Elizkizuna.

Larunbat Santua: Bijilia Paskoal handia.

Pazko Igandea: Meza Nagusia.

Astearte Santuan, Kristoren Eskolako Anaiak Bilbora doaz eta Andre Maria Mesedetako Kofradiarekin batera, Eukaristian hartzen dute parte San Nicolas elizan. Geroago, alde zaharreko prozesioan parte hartzen dute. Halaber, Andre Maria mesedetako Kofradiakoak Urduñara hurbiltzen dira Ostiral Santuan “ Kalbarioan eta Gurutze-Bidean” parte hartzera.

Jarduerarik inportanteenak diren elizkizun liturgikoetan hartzeaz gain, hainbat jarduera osatzen dira. Besteak beste:

PRESTAKUNTZA-JARDUERAK. Batzuk Anaientzako espezifikoak dira eta beste batzuk Parrokiako guztientzat eta herriarentzat izaten dira. Hainbat herritan eta hiritan izaten diren kongresuetan eta elkarguneetan ere parte hartzen dute.

ONDAREAREN MANTENTZE-LANA. Helburua dahistorian zehar izandako ondarea hurrengo belaunaldien eskuetara heltzea.

jardera-abajo

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar