
Kristoren Eskola Santua
1653ko otsailaren 26an Espainian sortu zen lehenengo Kristoren Eskola Madrilgo italiar ospitalean, Juan Bautista Feruzo apaiz italiarrari esker, ospitaleko administratzailea zena. Horixe Napoleseko Triventinoko apezpikua izango zen. 1646. urtean P. Feruzok berak Kristoren Eskolaren praktikaldia hasi zuen sekularekin batera, baina 1653. urtera arte ez zen benetan osatu.
Toledoko artzapezpikua zen Baltasar Moscoso y Sandoval jaunak 1656ko martxoaren 17an konstituzioak onartu zituen eta horiek Alejandro VII.ak aita santuak onartu zituen: “Ad Pastoralis Dignitatis Fastigium” 1665eko apirilaren 10ean Erroman. Halaber, Clemente IX.ak baieztatu zituen 1669ko uztailaren 12ko “Sacrosancti Apostolatus Officium”-ren bidez. Azkenengo aita santu hau Madrilen hasi zen Anai arrunta Erromara joan aurretik.
Kristoren Eskolaren inguruko taldeen munduan zehar izandako hazkundea, trebezia eta ospea Juan de Palafox y Mendozari esker daukate (1600-1659). Hau Osmako (Soria) apezpikua izan zen. Hori baino lehen Angeleseko Pueblako y Mexikoko Erregeordea izan zen. Batzar batean izandako lan-saioan Eskola guztiek institutuko kofundatzaile izendatu zuten.
Kristoren Eskola asko izan dira eta guztietan kideen barneko perfekzioa bilatzen dute. Denboran zehar hainbat pertsona famatu eta gizarte ezberdinetako pertsona izan dira. Besteak beste:
San Antonio Mª Claret, artzapezpikua eta klaretiarren fundatzailea (PP. Claretianos). Isabel II.aren aitor entzulea izan zen. Italiar ospitalean bizi zen eta Madrilgo Santa Kristoren Eskolan sartu zen, kideei adibideen bidez eta bizitza santaren bidez irakasten.
San Andrés Humberto Fournet, apaiz frantziarra 1789ko iraultzak Frantziatik bota zuen eta Nafarroako Arcoseko Eskolan izan zen. Asteko otoitz-ariketetan aritu zen zehatz-mehatz eta bertan izan zen bitartean penitentzia-bizitza izan zuen eta adibidea bihurtu zen. Hori guztia kanonizazio-espedientean dago ikusgai.
Elizak hainbat Anaia goraipatu ditu:
Beato Nicolás Mª Alberca, Madrilgo Eskolako apaiz frantziskanoa 1860. urtean jaio zen Damascon.
Beato Diego José de Cádiz, Puerto de Santa Mariako fraide misiolaria. Predikazioa egiten zuenean apaizak erakundean parte hartzera gonbidatzen zituen.
Beato Juan Alcober, Txinan izandako domingotar martiria, Puerto de Santa Mariako kidea izan zen.
Beato Juan de Palafox y Mendoza, Eskola Nagusiko kosortzailea eta Espainiako hainbat Eskola sortu zituen. Sustatzailea eta hedatzailea.
Beatifikazio-prozesuan hainbat beneragarri ditugu:
Antonio Alonso Bermejo, Nava del Rey Eskolako Anaia penitentea, San Miguel ospitaleko erizaina izan zen eta santutasun-bidean hil zen.
Francisco Castillo, Peruko jesuita, Limako Kristoren Eskola sortu zuen.
Halaber, botere zibilak Madrilgo Kristoren Eskola goraipatu zuen, artxibategian agertzen den bezala. Eskupeko batzuk jaso zituen Felipe IV., Felipe V., Fernando VI. eta Carlos IV.ren eskutik. Fernando VII.ak Kristoren Eskolen babesle moduan arituko zuela esan zuen. Hortaz, 1826ko uztailaren 9an Errege-agindua eman zion Eskola Nagusiari. Halere, umila zen oso eta horregatik ez zuen inoiz titulua erabili.
Kristoren Eskola Santua Urduñan
Kristoren Eskola 1676ko maiatzaren 11n heldu zen Urduñara. Fray Tomás de Islak sortu zuen. Domingotar taldeko teologia irakurle honek Madrilen erabilitako konstituzio berdinak erabili zituen. Horrelaxe agertzen da hurrengo urteko maiatzaren 7ko 1. aktan.
Kristoren Eskolaren sortzea Parrokiako sakristian bertan egiten da, Parrokiak utziriko lekua. Harrezkero Otoiztegi esaten zaio eta herri-mailan “Eskolako kapera” esaten zaio.
Urduñako Eskola jarraian izan da sortu zenetik gaur arte. Anaien zerbitzurako izaera dauka, barne-lana osatzen. Vera Cruzen legatua jasotzen da eta Aste Santuko prozesioen lana egiten dute hasiera-hasieratik.
Kristoren Eskolek San Felipe Neri daukate aitzindari eta babesle. Santua, Otoiztegiaren sortzailea izan zen eta 1515.urtean Florentzian jaio zen. 1548. urtean, erruki-bizitzarako lehendabiziko urratsa eman zuen, aldarte ona eta nortasun erakargarria zituelarik. Erdi Aroko moduko Erromesen Hirutasun Guztiz Santuko taldearen kidea izan zen. Talde honetakoek Erromara iristen ziren erromesei laguntza ematen ziharduten. 1550. urteko Jubileuak Felipe Nerirentzat eta taldearen kideentzat aukera ona izan zen. Han ideia jaio zen Trinità de Peregrini ospitalea sortzeko.
Hurrengo urratsean izena jasotzen duen Otoiztegia sortu zen. 1551 apaiztu zen eta San Jerónimo della Carità izeneko apaiz sekularren elkartean sartu zen. Bestelako apaizak ere bildu ziren. Felipe de Neri aitortze-lana egiten aritu zen eta nortasun goxoa eta erakargarriari esker, beste arima batzuk erakarri zituen otoiztegira. San Francisco Javierrek idatzitako gutunek eragin handia izan zuten eta berak egindako Indiarako bidea buruan bazeukan ere, ideia atzean utzi zuen. Ciudad Eternan geratu zen betiko, Otoiztegia kristautasun gune bilakatuz eta katolikoen berriztatze lana osatuz.
Hiri hartan bizi zen beste santu batzuekin batera. Gure lurraldeari atxikimendu handia zeukaten birekin izan zen: San Francisco Javier eta Loiolako San Inazio. Honek ondo ezagutzen zuenez, herriari dei egiten dion eta elizatik inoiz urruntzen ez den kanpaina bezalakoa dela dio. Erroman hil zen 1595. urtean.