Eukaristia eta Otoitzaldia aurten hildako senideen alde.

Urduña Hiriko Kristoren Eskola Santuak hildako fededunen oroipena ospatzen du, azken urtean hildako Anai-arrebak bereziki gogoan izanik.

Oraingo honetan azaroaren 5ean izango da. Parrokiako Eukaristian, 12’30etan, betiko atsedena izan dezatela eskatuko da eta Asteko Ariketan bereziki kontuan hartuko dira.

Otoitz une honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu Eskolako Anai-arrebekin batera joan nahi duten pertsona guztiak, batez ere, aurten hil zaizkigun anai-arreben senide eta lagunak. Hildako gure senideek Aitaren maitasuna goza dezatela betiko.